Antxoak ozpinetan
3 edo 4 orduz ozpinetan marinatu ondoren oliotan bustitako antxoa. Txiki-txiki egindako piper gorri eta berdez estalitako ogi zati baten gainean zerbitzatzen da. Galdu ezinezko mokadutxoa.
Txangurru kremaz beteriko charlottea
Txangurru-haragiz egindako pintxoa, gazta leun eta sasoiko kuiatxo oinarri batekin.
Hegaluze eta tartariar saltsaz beteriko piperra Jerez ozpin-oliotan
Lodosako sor-markako piperrez egina dago. Piperrari kanpainako atuna gehitzen zaio, tartariar saltsarekin lagunduta. Bukatzeko, Jerezeko olio-ozpin saltsa botatzen zaio. Zerbitzatu aurretik prestatzen da. Martínez tabernako berezitasunetako bat da, eta haren sekretua lehengaien kalitate bikaina da.
Bakailao muturra itsaski kremarekin
Bakailao muturra, txangurru krema gozoz betea. Arrakastaren gakoa da zaporeen konbinazio bikaina eta muturraren beraren aukeraketa; izan ere, bakailaoaren buruaren eta bizkarraren arteko zati hori da bakailaoaren zatirik samurrena.
Txaka (Errusiar Errege- karramarroa)
Benetako errusiar errege karramarroarekin egindako pintxoa, ogi zati baten gainean zerbitzatua. Martínez taberna aitzindaria izan zen produktu hori erabiltzen eta “txaka-pintxo” izenez ezagunagoa den gutizia hori zerbitzatzen.
Antxo ozpinetan " kulebrilla" erara
Antxoa ozpinetan " kulebrilla" erara