Hartu lekua eta aukeratu ordua gure tabernara etortzeko
Tradizio, kalitate eta zapore handiko gastronomia
Taberna Abuztuaren 31 kalean dago, Donostiako Parte Zaharreko pintxo-kalerik ezagunenetariko batean, hain zuzen ere. 82 urte baino gehiago daramatza bertan, eta herritarrentzat klasiko bilakatu da. 1942-ko maiatzaren 13an sortutakoa da Manuel Martínez eta Juliana Gil-en bidez, zeintzu gaurregun Donostiako taberna askotan topa daitezken pintxo eta proposamen askoren sorreran aintzindari izan ziren.
1940ko hamarkadan agertu zen Gilda klasikotik hasi eta duela gutxi gehitu den tipula-nahaskidun atun gorria eta marmitako puredun pintxora arte. Bar Martínez taberna tradizioaren eta berrikuntzaren fusioaren erakusle argia da; bertan, gustu guztietara egokitzen den eskaintza zabala aurkituko dugu.
9 metro luze den barrak eskaintzen duen begientzako ikuskizun ederra dela eta, Donostiako pintxo-tabernarik ezagunenetarikoa da Bar Martínez.
Ez dago inolako sekreturik, kalitate bikaineko lehengaiak, proposamen zaporetsuak eta maitasun dosiak.
Tradizio, kalitate eta zapore handiko gastronomia bilatzen baduzu, Bar Martínez taberna da benetako esentziari eusten dioten Donostiako pintxo-taberna urrietako bat.